2018ko abuztuak 21
Berriozarko 2018ko jaietako txupinazoa
Berriozarko Udalak erabaki du herriko jaietako txupinazoa Los Cubas peñak botako duela, 40. urteurrena betetzen baitu aurten.
70. hamarkadaren bukaeran Berriozarko gazte kuadrila batek peña bat osatu zuen jaiak gozatzeko asmoz. Ordutik hona bazkide gehiago elkartu zaizkie, egoitza batzuetatik pasa eta gero lokal propioa daukate eta jarduera asko antolatu diztuzte urte hauetan guztietan. Helburu bera izan dute beti: festak eta bestelako jaiuneak gozatzea eta Berriozarko jendeari jarduerak eta umore ona eskaintzea. Beraz, hori da orain nabarmendu nahi duguna, ahaztu gabe aurretik ere Los Cubas peñak urteurrena ospatu duela.