Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2021eko maiatzak 9

Berriozarko argien aldaketa

Maiatzaren 10etik 15era Berriozarko Udalak, Ríos Renovables enpresaren bitartez, LED lanpara berriak jarriko ditu argi zaharrenak dituzten Berriozarko kale eta plazetan: Kaleberri, Iruñalde, Lekoartea, San Agustin, Gipuzkoa etorbidea, Donamaria, Aranzazuko Andre Maria, Errekerte eta Errekaldea kaleak eta Konstituzio plaza.

Argiak aldatzeko, bi saski-kamioi erabiliko dira aldi berean. Beraz, zirkulazioa zatika moztuko da, eta horrek zirkulazioaren noranzko bati edo zirkulazio osoari eraginen dio, argiak aldatzen diren bitartean. Zirkulatu ez, baina aparkatutako ibilgailuak atera eta sartu ahal izanen dira aparkalekuetara edo garajeetara.

Badakigu eragozpenak sortuko direla, tarte baterako badira ere, baina emaitza onuragarria izanen da Berriozarrentzat eta baliagarria ingurumena zaintzeko, ekipo berrien kontsumo elektrikoa jaitsiko baita.

Argien aldaketa Covid19k osasun publikoan eragindako aparteko eta premiazko beharrei erantzuteko  13/2020 Legeak araututako laguntzez baliatuko da. Osotara Nafarroako Gobernuak 200.000 euroko ekarpena eginen du Berriozarren dirulaguntza horien baitan. Izan ere, herriko argiak berritzeaz gain, udan Mendialdea Eskolako galdara aldatuko da: jatorrizko gasoleko galdara zaharkitua kendu eta gas naturaleko kondentsazio-galdara berria instalatuko da.

Volver arriba