2017ko urtarrilak 16
Berriozarko Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoa
Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoak, Iratxe Kontsumitzaileen Elkarteak kudeatzen duena, informazio triptiko bat egin du etxebizitzen eraginkortasun energetikoari buruz eta ur, gas edo elektrizitate arloetan dauden aurrezte-bideei buruz. Energiaren gastu eraginkorragoak ingurumena errespetatzen du eta diru-aurrezpena dakar.
Jarraian duzue triptikoaren esteka. Gogoratu Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoak doako zerbitzua eskaintzen diela Berriozarko bizilagunei ostegunetan 9etatik 14etara; 012 edo 948012012 telefonoetan aldez aurretik hitzordua hartuta.