Berriozarko Udalaren prentsa oharra
Prentsa ohar honen bitartez abuztuaren 28tik irailaren 4ra burutu diren herriko jaietako balorazioa luzatu nahi dugu.
Aurten eguraldi ona egin du eta horrek eragina izan du antolatu diren jarduera guztietako parte hartze handian. Berriozarko eskola publikoek piztu zuten txupinazoko ekitaldi jendetsutik hasita, festei amaiera eman zien zezensuzkoraino. Berriozarko herritarrek eta egunotan bisitatu gaituztenek jai gune guzti-guztiak bete dituzte.
Nabarmendu beharreko elementuren bat badago, hori da, zalantzarik gabe, bost egunotan nagusi izan den giro bikaina. Egitarau ofizialak, gazteek, peñek eta hainbat taldek antolatutako jarduerek zein modu espontaneoan sortutako dozenaka ekitaldiek jai ahaztezinak osatu dituzte askorentzat. Horregatik, zorionak eman nahi dizkiegu Berriozarko bizilagunei, bertako peñei eta taldeei, jaiez benetan gozatzen dutela ikusi delako.
Eta ezin ditugu ahaztu egun hauetan dena ongi ateratzeko gogor lan egin dutenak. Eskerrak eta aitortza udal langileei.
Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu Eguzki plazako, Euskal Herria plazako eta Ilargi parkeko bizilagunei, jaietako jarduera gehienak jasan behar izan dituztelako.
Barkamena eskatzen dugu, halaber, programa ofizialean izandako aldaketengatik, bai eta programatutako jardueraren bat bertan behera uzteagatik ere, udalaren borondatea horiek gauzatzea bazen ere.
Guk oso balorazio positiboa egiten dugu jaien inguruan, eta parte-hartze handia eta giro bikaina nabarmentzen ditugu. Zalantzarik gabe, hobetu daitezkeen aferak daude, eta horretan lan egingo dugu, baina biharamun honetan pozik gaudela esan dezakegu. Berriozarko herritar guztiak zoriondu nahi ditugu, beren portaera eredugarriagatik eta jai bikainez gozatzeko aukera emateagatik.