Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2023ko otsailak 25

D ereduaren aldeko apostua

Berriozarko Udalak, Euskara Zerbitzuaren bitartez, laguntza eskaintzen die seme-alabak D ereduan matrikulatzea erabakitzen duten familiei, hau da, gaztelania eta ingelesa ere ikasiko duten euskarazko murgiltze ereduan.

Foto noticia

Hainbat jatorritako familien testigantzen 4 bideoren bidez, kanpaina honek lehen pertsonan bizitako esperientzia transmititu nahi du. Bereziki, Berriozarrera etorritako familiei berriei, haurrek txikitatik euskara ikastearen interesa eta garrantzia transmititu nahi die. D ereduan, eskola ibilbide guztia euskaraz egingo dute, gaztelania eta ingelesa ere ikasiz.

Udaleko Euskara Zerbitzua familien eskura dago edozein zalantza argitzeko eta laguntzek oseme-alaben euskara ikaste-prozesuan, edozein dela ere haien jatorria eta etxean hitz egiten duten hizkuntza.

Udaleko Euskara Zerbitzuaren kontaktua:

euskara@berriozar.es | 948300359

Zalantzarik baduzue, hemen dituzue gurasoek D ereduaren inguruan maiz egiten dituzten galderak eta haien erantzunak

Volver arriba