Egun hauetarako gomendioak
RAÚL MAIZA GONZÁLEZ, BERRIOZARKO UDALEKO ALKATE- LEHENDAKARIARENA
JAKINARAZTEN DU:
Abuztuaren 5eko 598/2020 EBAZPENAREN arabera, Nafarroako Foru Erkidegoan ondorengo ezohiko neurriak onartu direla, COVID-19agatik areagotutako kasu positiboek eragindako arrisku bereziko egoerari erantzuteko:
- Taberna, kafetegi, jatetxe, taberna berezi, ikuskizun-kafe, jolas-areto, ziberzentro, bingo-areto, joko-areto, kirol-areto eta terrazen itxiera ordutegiaren mugatzea:
– Barra zerbitzua emateko eta mahaien edo mahai multzoen artean 1,5 metroko distantzia bermatu beharko dute eta mahaietan edo mahai multzoetan gehienez 10 pertsona egongo dira. Horretarako erabiliko diren mahiak edo mahai multzoak bat etorriko dira pertsona kopuruekin, pertsonen arteko segurtasunerako gutxieneko distantzia errespetatu dadin.
– Establezimendu hauen itxiera ordutegia 00:00 izanen da. Ordutegi honetan ez da huste-aldia kontutan hartuko (30 minutu).
- Gastronomia-elkarteak eta peñak ez dira erabiliko 00:00etatik 06:00ak arte, huste-aldia kontutan hartuta.
- Alkohol kontsumoa inplikatzen duten eta bide publikoan, parkeetan, plaza publikoetan eta mugimendu publikoa duten bestelako tokietan egiten diren jendetza zein aisialdi ospakizunak (botiloi eta antzekoak) debekatzen dira.
- Bide publikoan edo aire libreko guneetan erretzea debekatzen da, gutxienez pertsonen artean 2 metroko distantzia errespetatu ezin denean. Muga hau, tabakoa arnasteko erabilitako bestelako gailuei, ur-pipei edo antzekoei aplikatu ahal izango da.
Jakinarazpen hau aprobetxatu nahiko nuke berriozarko gizarteari datozen egun hauetan erantzukizun ariketa bat egin dezala eskatzeko. Kalera irten eta hurbileko jendearekin disfrutatzeko gogoak ditugula badakigu, baina arduratsuak izan eta osasun aholkuak kontutan hartzea, birusaren aurrean zaurgarriak direnekiko, tartean gure adineko pertsonekiko, maitasun ekintza bat da. Hori dela eta, datozen egun hauetan arduratsuak izan gaitezen eta osasun-neurri guztiak errespetatu ditzagun eskatzen dizuet, jende pilaketak eta arrisku egoerak ekidinez.
Azkenik, azpimarratu nahiko nuke aurten festarik ez bada ere, datorren urtean oraindik eta gogo gehiagorekin ospatuko ditugula.
Gora Berriozar!