Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2023ko ekainak 16

Ekainak 28, LGBTI+ Harrotasunaren Eguna

Foto noticia

Berriozarko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak ANIZTASUNAK ABERASTEN GAITU leloa zabaldu nahi du Aniztasun Sexualaren egunarekin bat eginez.

Askatasunez aukeratutako sexualitateek zoriontasuna, plazera, eta elkarren arteko ongizate psikologikoa sorrarazten digute, eta hauek bakarrik dira desiragarriak. Baina ez dago askatasun sexual bakarra, asko baizik. Ekainaren 28 honetan, LGBTI+ Harrotasunaren Egun honetan, askatasun sexuala bereziki defendatu nahi dugu, uste baitugu gaur egun oraindik ere mehatxatua dagoela.

Azken urte hauetan legeek aurrera pausoak eman dituzte askotariko joera sexualen inguruan eta genero identitatearen inguruan; baina, aldi berean, atzerakada ideologiko kezkagarria bizi dugu, askatasunean eta indarkeriarik gabeko bizitza bizitzeko oinarrizko eskubideetan eragina duena.

«LGBTI+» harrotasunaren oinarrizko nozioa honakoan datza: baztertuak, jazarriak, erailak eta zapalduak izan diren sexu- eta genero-identitate eta -orientazio guztiak ikusaraztean. Homofobia, bifobia eta transfobia arrazoiengatiko diskriminazioa desagertzetik oso urrun dago oraindik, eta, gainera, badirudi erasoek inoiz baino presenteago jarraitzen dutela.

Oraindik ere aniztasun sexuala eta genero orientazioa pertsonak baztertzeko edo estigmatzeko arrazoia dira; izan ere, jarrera homo-transfobikoak mantentzen dira gure gizartean baita heteroseximo baztertzailea ere. Beharrezkotzat jotzen dugu erakundeek politika eta ekintza publikoak bultzatzea, beharrezkoa baita LGBTI+ pertsonen eskubideak defendatzea.

Berriozarko Udalak salatu nahi du pertsonen bizitzari, gorputzei  edo/eta duintasunari egindako mespretxurik txikiena ere, edozein izanda ere pertsonen joera sexuala edo genero identitatea.

Sexu-orientazio jakina adierazten duten pertsonak erasotzen edo gutxiesten dituztenak arbuiatzen ditugu; erasotzaile horiek pertsona non grata baitira Berriozarko herrian. Aldi berean gure elkartasuna eta errespetua azaldu nahi dugu, eta LGBTI+ pertsonen eskubideen alde lan egiten jarraitzeko eta pairatzen duten giza eskubideen urraketa salatzeko konpromisoa adierazi nahi dugu.

Sexualitate aske, plural eta demokratikoa defendatzen dugu, pertsona guztiak ordezkatuko dituena; sentsibilitate, pentsaera, gustu eta leku guztiak berdintasunean errespetuko dituena.

Egin dezagun apustu behar dugun mundua aldatzeko. Ikas dezagun, halaber, ez epaitzen, ondokoak desberdina ez deitzen, eta besteen bizitza beti errespetatzen, gure irizpide pertsonalen araberako aginpiderik izan gabe.

Volver arriba