Eleaniztasunak abantailak baino ez ditu: D eredua
Martxoaren 7tik 11ra irekita egonen da 3 urteko seme-alabak eskolan matrikulatzeko epea.
Berriozarko Udalak familiei helarazi nahi dizue euskarazko hezkuntza eleaniztunak (D eredua) duen interesa, haur guztiak gizarteratzeko bitarteko gisa, haien jatorria edozein dela ere.
Hurrengo 5 bideoen bitartez beste kulturetatik etorri eta seme-alabak euskaraz matrikulatzea erabaki dituztenen esperientzia aurkituko duzue:
D eredua aukeratzen baduzue, gurasook Udal hau lagun izanen duzue. Izan ere, Euskara Zerbitzuaren bidez (euskara@berriozar.es | 948300359), laguntza eskainiko dizuegu familiei hezkuntza-prozesu osoan zehar, eta eskolatik kanpo ere euskara modu ludiko eta integratuan ikastea eta erabiltzea erraztuko duten baliabide ugari.
Zalantzarik baduzue, hemen dituzue gurasoek D ereduaren inguruan maiz egiten dituzten galderak eta haien erantzunak