Euskara ikastaroetarako beka eskatzeko 2. epea zabalik dago. 2021/22 ikasturtea
Ekainaren 1etik uztailaren 15era arte eskatu ahal izango da diru-laguntza 2021/22 ikasturtean euskara ikastaroak egiteagatik.
Ekainaren 1etik uztailaren 15era arte eskatu ahal izango da diru-laguntza 2021/22 ikasturtean euskara ikastaroak egiteagatik.
Diru-laguntza matrikula osoaren %40ari dagokio.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa deialdiaren testuan zehazten da, eta Udaletxeko Herritarrentzako Arreta Bulegoan (Euskal Herria plaza 1, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara) edo egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko da. Egoitza elektronikoa aktibatuta ez dagoen bitartean, esteka hau erabiliko da sarrera telematikoki egiteko (Klikatu hemen).
* Beka 1. epean eskatu zutenek bertaratze-ziurtagiria aurkeztu beharko dute (Udalari kontsulta egiteko baimena ematen zion laukia markatu ez bazuten), bai eta matrikularen ordainketa osoaren agiriak ere (eskabidea egiteko unean ordainketa osoa egin ez bazuten).
Deialdi honetan beka eskatu ahalko dute Berriozarren erroldatutako pertsonek, baita autonomoek eta egoitza soziala Berriozarren duten mikroenpresetan lan egiten duten langileek ere.
Informazio gehiago: euskara Zerbitzua, 948300359, euskara@berriozar.es