Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2024ko abenduak 2

Euskararen Nazioarteko Eguna

Foto noticia

Duela 75 urte, Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Eguna ezarri zuen abenduaren 3an. Euskararen balio unibertsala aldarrikatzeko eguna da, baita euskarari gainerako hizkuntzen artean dagokion lekua aldarrikatzeko eguna ere.

Berriozarko Udalak, Euskararen Nazioarteko Egunean, euskara gure egunerokotasunean gero eta gehiago txertatzeko borondatea adierazi nahi du, eta herritarrak euskara gero eta gehiago erabiltzera animatu nahi ditugu, euskara eguneroko zeregin eta jardueretan ohiko hizkuntza bihurtu arte.

2024 EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNEKO ADIERAZPENA

Volver arriba