Euskarazko haur udalekuak. 2021eko uda
Urtero bezala, euskarazko udalekuen antolatzaileak lanean ari dira haurrek inoizko udarik hoberena izan dezaten eta euskara lagunarteko esperientzia bikainaren hizkuntza izan dadin.
Eskaintza, txandak eta beharrezko osasun neurri guztiak prest dauzkate. Nafarroako Euskara Zerbitzuek informazioa bildu dute familiek izen-ematea erraz egin dezaten:
- Euskarazko udalekuen eskaintzari buruzko argibide-foiletoa, lehen hezkuntza.
- Euskarazko udalekuen eskaintzari buruzko argibide-foiletoa, DBH.
Osasun-egoerak behartuta aldaketaren bat gerta daiteke eta, era.eus webguneak informazio eguneratua eskaintzen du, antolatzaileek jakinarazten dutena familiek ezagutu dezaten lehenbailehen.
Berriozarko Udalak ohikoa den dirulaguntza deialdia prestatu du (beti bezala, eskaera egiteko epea irailean zabaltzea aurreikusi da). Kontuan hartu deialdiak jarritako baldintzak udalekua aukeratzerakoan.
- Euskarazko udalekuetan parte hartzeko diru-laguntzen deialdiaren testua.
- Diru-laguntza eskatzeko eskabidea.
Argibideak: Euskara Zerbitzua, 948300359 / euskara@berriozar.es