Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2021eko maiatzak 10

Haur Eskola. 2021-2022 ikasturtea. Behin-behineko zerrendak, behin betiko zerrendak eta matrikulazioa.

BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA:

ERREKLAMAZIOAK:
2021eko maiatzaren 10etik 14ra

Tokia: Berriozarko Udaletxea

Hautapen Batzordeari zuzenduta, behin-behineko zerrendetan agertutako puntuazioa berrikusteko zergatik eskatzen den azalduko da. Ezin izanen dira inolaz ere hautapen baremoan puntuazioa ematen duten agirietako akatsak zuzendu.

BEHIN BETIKO ZERRENDA:
2021eko maiatzaren 24an www.berriozar.eus webgunean edo Haur Eskolako webgunean

MATRIKULA:
Berriozarko Urtxintxa Haur Eskolako matrikula egiteko epea (2021-2022 ikasturtea): maiatzaren 24tik 28ra.

Matrikula Udaletxean edo posta elektronikoa erabiliz egin ahalko da.

Udaletxean egin nahi bada, aurretik hitzordua eskatu beharko da maiatzaren 20tik 26ra 948 012012 telefonoan. (Aurrez aurreko matrikula Berriozarko udaletxean: kultur arloko lehen solairua. Sarrera Etxaburua kaletik)

Esan bezala, matrikula posta elektronikoz ere egin daiteke. Horretarako agiriak honako helbide honetara bidali behar dira: eimurtxintxa@berriozar.es

Bide hori aukeratuz gero, ez da aurretik hitzordurik eskatu behar. Eskolak matrikula egin izanaren gordekina mezu elektroniko baten bidez bidaliko du.

Matrikula egiteko agiriak

Matrikula egiteko eskaera-orria

Familiaren errenten eta diru sarreren zinpeko adierazpena

Zalantzak argitzeko, helbide elektroniko honetara idatzi: eimurtxintxa@berriozar.es

Volver arriba