2023ko ekainak 1
Herritarren parte-hartze plana, Zortziko kaleko 9. zenbakiko beheko solairuan etxebizitza bat egokitzeko Hiri Jarduketako Plan Berezi bat hasieran onartu aurretik.
Udalari planteatutako HJPB honen berri ematen die jabeak herritarrei, Zortziko kaleko 9. zenbakiko etxabean etxebizitza bat gaitzeko baimena emateko.
Interesdunek esteka honen bidez ezagutu dezakete proiektua, eta informazio-bilera batera joan. Ekarpenak azpiko helbide elektronikora bideratu beharko dira.
Bilerara joateko informazioa:
EGUNA: 2023ko ekainak 20
ORDUA: 18:00etan
LEKUA: Kulturgunean
Ekarpenak egiteko helbide elektronikoa: participacionzortziko9@gmail.com