Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2021eko apirilak 23

Herritarren parte-hartze prozesua: administrazio elektronikoa

Administrazio Elektronikoaren erabilera arautuko duen udal ordenantzak hainbat pertsona eta erakundeetan ondorioak izan ahalko dituela jakinda, hasi da horien iritzia ezagutzeko parte-hartze prozesua, Administrazio Publikoen Administrazio-Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Zehazki, honako gai hauei buruzko iritzia eskatzen da:

  • Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.
  • Onartzeko beharra eta egokitasuna.
  • Arauaren helburuak.
  • Egon daitezkeen bestelako aukera erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak.

Iradokizunak aurkezteko:

Iradokizunak oac@berriozar.es helbide elektronikora bidaliko dira, mezuaren gaian zera idatzita: “Administrazio elektronikoaren ordenantzari buruzko iradokizunak”. Iradokizuna bidaltzean, argi identifikatuko da egilea den pertsona edo erakundea.

Epea 2021eko maitzaren 21ean bukatuko da.

Administrazio Elektronikoaren Ordenantzaren  behin-betiko zirriborroa

Volver arriba