Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2026ko urtarrilak 16

II Txolin Lasterketa

Proba otsailaren 14an izango da.

Foto noticia

Bigarren urtez, inauterietako asteburuan, otsailaren 14an, BKT Korrikolari Taldeak Txolin Lasterketa antolatu du. Bi kategoria egongo dira, txikiak 11:00etan irtengo dira eta helduak 12:00etan.

Helduen proba binaka egingo da. Bikote bakoitza bi lagunek osatuko dute. Bikote mistoak (emakumea – gizona), femeninoak (emakumea – emakumea) edo maskulinoak (gizona – gizona) izan daitezke. Bikoteko bi kideek batera egingo dute korrika lasterketa osoan, eta elkarrekin iritsi beharko dute helmugara.

Izen emateak

Lasterketaren ibilbideak 5500m-ko luzera du eta Berriozarko kaleetatik eta herri ingurutik igaroko da. Irteera Berriozarko Euskal Herria Plazan adierazitako ordutegian izango da.

Lasterketaren ibilbidea

Volver arriba