Izen-ematea Berriozarko Musika-Eskolan
Gure eskolan musika prestakuntza 4 urteko haurrekin hasten dugu. Jolasaren eta abestien bidez, ikasle txikienen erritmoa, gaitasun psikomotoreak eta entzumen eta ahots gaitasunak sustatzen ditugu. Izan ere, ikaste prozesua, jolasa eta gozamena uztartzen ditugu.
Geroago, eskolak eskaintzen dituen instrumentuen ageriko eta ezkutuko ezaugarri guztiak ezagutarazten ditugu: pianoa, gitarra klasikoa eta elektrikoa, saxofoia, oboea, biolina, akordeoia, trikitia, txistua, zeharkako txirula, klarinetea, tronboia, bonbardinoa, tronpeta, baxu elektrikoa eta bateria.
Profesional tituludunen talde oso bat dugu, irakaskuntzan esperientzia handia duena. Horietako batzuek euskaraz irakasteko gaitasuna dute. Gustura lagunduko dute pertsona bakoitzaren onena azalarazten.
Musikara hurbiltzeko bidea errazteko asmoz, Musika Eskolak badu ikasgela bat Mendialdea Eskolan (osasun egoerak hala uzten badu) 7 urtetik aurrera instrumenturako sarbidea eskaintzen duena (behean Mendialdea Eskolan aritzeko izen-emate orria).
Bestalde, oraingo ikasleek maiatzaren 24tik 26ra eginen dute matrikula eta ikasle berriek ekainaren 1etik 4ra.
Matrikulazioari buruzko kartela