Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2021eko abuztuak 6

Jaiak bertan behera

Berriozarko Udalak, Nafarroako Gobernuak eta NUKFak jaiak bertan behera uzteko emandako gomendioei jarraituko die, prebentzio neurri gisa.

Iaz bezala, 2021. honetan ere, gure atsekabea adierazi nahi dizuegu Berriozarko Udalaren izenean, herriko jaiak ez ospatzeko iazko erabaki bera hartu behar izan dugulako. Hori dela eta, Udalak ez du jai-ekitaldirik antolatuko jaietako egunetan.

Egoera aldatu egin da iaztik, hobeki ezagutzen dugu Covid19a, eta espero dugu laster berreskuratuko dugula maila pertsonalean zein herri mailan hainbeste falta zaigun harreman soziala. Baina badakigu oraindik ere geure burua zaintzen jarraitu behar dugula, eta, horretarako, harreman- eta aisialdi-gune seguruak mantentzen eta sortzen jarraitu behar dugula.

Horretarako, eta elkarrekin harremantzeko garrantziaz jabetuta, Udalaren Kultura arloak, iaz bezala, abuztu eta irailean hainbat jarduera biltzen dituen programazioa antolatu du, eta Berriozarko kultur taldeek ere parte hartuko dute. Irailaren 2tik 13ra, Musika Eskolako aparkalekuan, jolaserako feria-eremu bat ere izango da, segurtasun-arau guztiak betez.

Jarduera hauek parte hartzen duten pertsona guztien segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurri guztiekin egingo dira, eta hauetaz gozatzera animatzen zaituztegu.

Erantzukizun indibiduala eskatzen jarraituko dugu, beste pertsonekiko errespetua, eta guztion artean elkar-zaintzea.

¡CUIDA LO QUE MÁS QUIERES!

ZAINDU MAITE DUZUN HORI!

Volver arriba