Jaietako egitaraua 2022
Berriozar abuztuaren 31n hasi eta irailaren 4an, igandean, amaituko diren jaiak jasotzeko prestatzen ari da.

Egitarau honek urte askotan landu diren ildoak mantentzen ditu: aniztasuna jardueretan, eta herritarren parte hartzea.
Jai egitaraua osatzeko lanak kultur koordinakundean burutu dira aurten ere, eta bertan talde politikoen zein herriko elkarteen proposamenak kontuan hartu dira. Hortaz, eskerrak eman nahi dizkiegu guztiei.
Gure programan denetariko jardueren eskaintza dago.
Musika eskaintzearen aldetik jotak, flamenko, dantzaldiak, rok, heavy, rap, DJ, musika Disko…aniztasun polita. Aurten aipamen berezia Berriozarko gazteei Ilargi parkean egin duten kontzertuen kuadeketa dela eta.
Haurrei begira ere jarduera anitza ( erraldoiak, txontxongiloak, puzgarriak, jolasak…) eta hain gazteak ez direnentzat Jubilatuen San Esteban elkarteak proposaturikoak.
Festetako egitaraua beste batzordeen proposamenekin osatu da, hain zuzen ere kirola, berdintasuna, gazteria eta euskara arlotik zuzendutakoak.
Aurten eskaintza bereziak egin ahal izateko besteak beste: Dos pájaros y un trío, osteguneko emanaldia, Jamaica Show eta “La Bohemia” astebururako orkestak edo ostiraleko Su Ta Garren kontzertuaz gozatzeko gure aurrekontua handitu behar izan dugu, beraz aurten 110.00€ko inbertsioa izango dugu.
Berriz ere tokiko parte-hartzea nabarmena da, erabat ezinbestekoa jaiak aurrera ateratzeko, horiek guztiak gabe festak hankamotz geratuko liratekeelako.
Bukatzeko bi mezu : batetik nabarmendu nahi dugu jaietan gozatzeko emakume eta gizonen arteko eskubideen berdintasuna nabarmendu nahi dugu eta bestetik jasagarritasunaren aldeko aldarria, edalontzi berrerabilgarriak, birziklapena eta hondakinen kudeaketa eraginkorra sustatuz.
Programaren akatsen zuzenketa. Ondoko jarduerak honela geratuko dira:
- Osteguna 1, 20:00etan: .KONTZERTUA: “2 PÁJAROS Y 1 TRÍO. Eguzki plazan egingo da
- Osteguna 1: Alde Zaharrean aurreikusitako zezensuzkoa bertan behera geratuko da sute arriskuagatik.
- Ostirala 2,19 00: FLAMENCO JAIALDIA: hegoaldeko “AIRES DEL SUR” balleta eta “SAVIA NUEVA” rocío abesbatza. Emanaldia Doneztebe plazan.
- Larunbata 3, 24:00etan. ROCK KONTZERTUA: INKERA, RAIMUNDO EL CANASTERO eta TRIKIDANTZ Ilargi parkean.
- Larunbata 3, 01:00etan. BERBENA. La BOHEMIA orkestra, Eguzki plaza.