Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2022ko abuztuak 25

Jaietan eraso sexisten aurkako kanpaina

Foto noticia

Berriozarko Udalak herriko jaiak huril daudela, urtero bezala emakumeen kontrako indarkeriaren inguruko sentsibilizaziorako eta prebentziorako kanpaina bat martxan jarri du. Honekin batera Udalak berretsi nahi du mota guztietako indarkeria matxistaren kontrako jarrera, azken urteotan egin duen moduan. Hortaz, adierazi nahi du Berriozarren ez dela emakumeen kontrako  inolako erasorik edo indarkeria zantzurik onartuko.

Berriozarko Udalak jarraitzen du emakumeen kontrako indarkeriaren inguruko sentsibilizazioa lantzen, arreta eskaintzen eta koordinazioa sustatzen eta herriko jaietan ere horiexek izanen dira lehentasunak, uste baitugu, eraso sexistarik onartu gabe, horien aurrean erantzuten duen herriak hobeki bermatzen duela emakumeen askatasuna.

Beraz, herriko jaietan eman litekeen edozein eraso matxista gaitzesten dugu, eta  Erakundeekin eta herriko mugimendu feministarekin elkarlanean jarraitzeko konpromisoa berritzen dugu, baita, erasoren bat gertatuz gero, arreta eta erantzuna emateko ere.

Sentsibilizazio kanpaina honen helburuak hauek dira:

  • Emakumeen kontrako indarkeriaren inguruan eta eraso sexisten inguruan herritarrak sentsibilizatzea.
  • Eraso sexisten prebentzioa.
  • Emakumeen kontrako erasoen aurrean Udalak dituen zerbitzuen berri ematea (112 telefonoa eta Udaltzaingoa)

Kanpainaren baitan Udalak egingo dituen ekimenak hauek dira:

  • Kanpainaren kartelak, faroletan eta leku zehatzetan jartzeko lonak, sare sozialetan jartzeko irudiak… zabalduko dira.
  • Esku gorriaren ikurra eta sentsibilizazio esaldi batekin txapak banatzea.
  • Taberna, Peña eta Txoznetan sentsibilizaziorako materialak banatuko dira (musika ez  sexista duten listak, kartelak…)
  • Barra baten atzean jarriko diren pertsonei zuzendutako hitzaldia , eraso sexisten sentsibilizazioa eta prebentzioa lantzen duena.
  • txozna, peña eta gaztetxeekin bilera, herritarren ekintzarako protokoloa eta festetan erasorako protokoloak azaltzeko. Horretan ere alkoholaren eta bestelako drogen prebentzioa landuko da gizarte zerbitzuekin.

Honetaz gain Udalak 2017. urtetik, jai giroan eman daitezkeen eraso sexisten inguruko prebentziorako, koordinaziorako eta erantzuna emateko protokolo bat onartua dauka.

Protokolo hau Toki Entitate ezberdinetako Berdintasun teknikariek sortutakoa da, hainbat entitateetan egindako lanean oinarrituta, eta beraz batera adostutako Protokolo proposamen bat da, Berriozarrera egokituta dagoena.

Protokoloaren helburuak hauek dira:

  • Jai guneetan eraso sexisten prebentzioa lantzea.
  • Festetan ematen diren eraso sexistak emakumeen kontrako indarkeria bezala ulertzea, eta honen inguruan herritarrak sentsibilizatzea.
  • Ezagutzea eraso bakoitzaren aurrean ze jarrera hartu eta ze erantzun eman behar den.
  • Erasotutako emakumeak arreta egokia izateko koordinazio lanak ezagutzea.
  • Eraso baten aurrean komunikazio aldetik ze pausu eta funtzio bete behar diren zehaztea.

Honekin Udalak, prebentziorako eta kasu bat egonez gero, arretarako, aurretik adostutako lana dauka bere eskutan.

Nafarroako gizartea gonbidatzen dugu festa eredu berri baten aldeko apustua egitera, gizon eta emakumeen arteko berdintasunean oinarrituta. “Festetan, genero desberdintasunak trinkotu eta areagotu egiten dira: erasoak, genero estereotipoak, gizonen nagusitasuna jai ekitaldietan, lanpostuen banaketa sexuala eta zaintza”, Hori dela eta, gure konfiantza jartzen dugu  jaietako ekitaldietan emakumeen aurkako indarkeriaren aurka, «kontratu edo jai eredu berri batera» bideratuko garelakoan.

Volver arriba