2021eko maiatzak 23
Lankidetza proiektuak diruz laguntzeko deialdia. 2021 urtea
Berriozarko Gobernu-Batzarrak, 2021eko apirilaren 14an egindako bilkuran, garapen bidean diren herrialdeetan lankidetza-proiektuak bideratzeko diru-laguntzen 2021eko deialdi publikoa onetsi zuen.
Diru-laguntza eskaerak Berriozarko Auzo Bulegoan aurkeztuko ahalko dira (Euskal Herria plaza 1), baita egoitza elektronikoan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari Buruzko Legean ezarritato tokietan ere.
Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2021eko ekainaren 10a