Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2026ko maiatzak 8

Berriozarko Francisco Casanova Musika-Eskolan izen ematea eta Ate Irekien Jardunaldia

Berriozarko Francisco Casanova Musika Eskolako 2026-2027 ikasturterako izen-ematea maiatzaren 18tik 20ra izanen da egungo ikasleentzat eta maiatzaren 26tik 29ra ikasle berrientzat. Ate irekien eguna maiatzaren 20an izango da, 17:00etan.

Foto noticia

Berriozarko Francisco Casanova Musika Eskolako 2026-2027 ikasturterako izen-ematea maiatzaren 18tik 20ra izanen da egungo ikasleentzat eta maiatzaren 26tik 29ra ikasle berrientzat. Ate irekien eguna maiatzaren 20an izango da, 17:00etan.

Maiatzaren 18tik 20ra Berriozarko Francisco Casanova Musika Eskolako aurreinskripzioak eginen dira 2026-2027 ikasturterako egungo ikasleentzat eta maiatzaren 26tik 29ra ikasle berrientzat. Aurreinskripzioak Musika Eskolaren aplikazioaren bidez egingo dira egungo ikasleen kasuan. 4 eta 6 urte bitarteko ikasleek edo irakasgairen bat aldatzen
dutenek modu presentzialean eginen dute, ordutegi eta leku honetan:

  • Ordutegia: 08:00etatik 12:30era udaletxean, maiatzaren 18an eta 19an.
  • Ordutegia: 08:00etatik 12:30era udaletxean eta 17:00etatik 19:30era Musika Eskolan maiatzaren 20an.

Ikasle berrien kasuan, aurreinskripzioak hurrengo ordutegian eginen dira, eta aldez aurretik hitzordua hartu beharko da, 948 012 012 telefonora deituz edo esteka honen bidez (Egin klik hemen)

  • Ordutegia: 10:30etatik 12:30era  eta 17:00etatik 19:30era Musika Eskolan maiatzaren 26tik 29ra.

Bestalde, Ate Irekien jardunaldia maiatzaren 20an izango da, 17:00etan.

Volver arriba