Musika eskolak hezkidetza ekintzak jarri ditu martxan, berdintasuna lantzeko.
Musika Eskolak dokumentu bat osatu du ikastetxean eta ikasketa planean hainbat hezkidetza-jarduera martxan jartzeko. Hezkidetza berdintasunean heztea da. Sexuen arteko berdintasunetik abiatzea da gakoa, sexuaren araberako diskriminaziotik at. Hezkidetzan oinarritutako metodo batean ez da menpekotasunezko harremanik ezartzen, ez da sexu bat bestearen gainean nagusitzen. Alderantziz, berdintasunean oinarritutako harremanak lantzen dira eta emakume zein gizonen errealitateak eta kontakizunak lantzen dira; ezberdintasunetik abiatuta, aukera berdintasunean hezteko. Musikatik eta hezkuntza musikaletik ere berdintasuna sustatu daiteke.
Emakume eta gizonen, zein neska eta mutilen arteko berdintasuna lantzea da Eskolaren konpromisua. Proposamen osatu eta berritzaile honekin argi utzi dute guztiok, bakoitza bere esparrutik, berdintasunezko jendarte bat sortzeko aukerak ditugula.
Hauxe da Musika Eskolak onartu duen dokumentua, hemendik aurrera landuko dituzten ildoak jasotzen dituena.