2023ko urtarrilak 3
Nafarroako Bikote Egonkorren Erregistro Bakarrean izena ematea

Iaz sortu zen Nafarroako Bikote Egonkorren Erregistro Bakarra, administrazio-erregistro publikoa. Bertan borondatez inskribatu daitezke dokumentu publiko batean eratutako bikote egonkorrak, publizitate- eta froga-ondorioetarako. Argibide gehiago esteka honetan
Berriozarko Udalak bat egin du NUKFren eta Nafarroako Gobernuaren artean sinatutako hitzarmenarekin, eta, horri esker, Berriozarren erroldatuta dauden pertsonek erregistro horretan izena eman edo baja eman ahal izango dute udaletxean bertan, joan-etorririk egin gabe.
Kontsultatu izapide hau egiteko informazioa gure egoitza elektronikoan: Izapideari buruzko informazioa