Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2020eko abenduak 17

Olentzero, Mari Domingi eta Errege Magoen eskutitza

Kaixo, Berriozarko neska-mutilok!

Zer moduz zaudete? Opor-egun hauek gozatzeko eta senitartekoekin egoteko gogotsu? Oso ongi iruditzen zaigu!!

Egun berezi hauetan, urtero, Olentzero eta Mari Domingi eta Errege Magoak bisitan joaten gatzaizkizue eta Berriozarko kaleetan ibiltzen gara zuekin batera. Baina aurten, koronabirusa esaten diogun “mozorrotxo” bat dugu gure artean. Badakizue, maskara jantzi behar izatea eta eskuak asko garbitu behar izatea ekartzen digun ditxosozko birus hori.

Birusaren ondorioz, gauza batzuk desberdinak izaten ari dira; adibidez, ezin gara pertsona asko elkartu toki berberean. Baina ez zaitezte kezkatu, egon lasai, Berriozarrera etorriko gara, ilusioz gainezka baikaude.

Hori bai, mesede handi-handia eskatu behar dizuegu; baina seguru gaude beteko duzuela, beti egiten baituzue. Olentzero, Mari Domingi eta Errege Magoak kalera aterako gara eta Berriozarko etxe guztien aurretik igaroko gara. Hori bai, eskatu behar dizuegu zuek ez ateratzeko eta zuen etxeetako leiho eta balkoietatik agurtzeko. Aurten, gauzak modu honetan egin behar dira dena ongi joateko, gure lagunak, senitartekoak eta ingurukoak babestu behar ditugu.

Beraz, esan gurasoei aurten OLENTZERO, MARI DOMINGI eta ERREGE MAGOAK etorriko garela, baina ETXETIK ikusi behar gaituzuela.

Eskerrik asko, bene-benetan, badakigu zuen laguntza izango dugula. Laster egongo gara! Eta gogoan izan: zuen LEIHO ETA BALKOIETAN ikusi eta entzun nahi zaituztegu.

Besarkada handi-handi bat. Zaindu zaitezte. Maite zaituztegu eta beti egongo gara zuen ondoan!

IRTEERA: 17:30ean  Berriozarko Alde Zaharretik

Karrika guztietatik pasako da.

Ibilbidea ikusi.

Olentzeroren eta Mari Domingiren ibilbidea eta Errege Magoen desfilea denbora errealean ikusi nahi baduzu, konekta zaitez Berriozarko Udalaren Facebookera.

Volver arriba