Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2021eko maiatzak 20

Oroimenaren Astea Berriozarren

Maiatzaren 27-29 egun tartean, Berriozarko Udalak “Oroimenaren Astea” ospatuko du, hainbat ekitaldiren bidez:

Ostegun 27an, arratsaldeko 7etan, Kulturguneko aretoan, Fermin Ezkieta ikerlariak hitzaldi bat emanen du “Ezkabako ihesaldia” gai hartuta. Hizlaria aditu da gaian, besteak beste, “Los fugados del Fuerte Ezkaba, 1938”, Pamiela, 2018, liburuaren egilea da. Oraingo honetan gaiari buruzko azken ikerketen emaitzak aurkeztuko dizkigu, hagitz itxura interesgarria duen hitzaldi didaktikoan.

Ostiral 28an “Oroimenaren kontzertua” ospatuko dugu Euskal Herria plazako oihalpeko aterpean. Musika jaialdi berezi horretan Fermin Balentzia kantautoreak eta Berriozarko musikariek parte hartuko dute.

Larunbat 29an “Oroimenaren ibilbidea” inauguratuko da Ezkaba mendian, Berriozarko Auzo Zaharretik abiatuta, goizeko 10etan. Ibilbideak 1938ko ihesaldiarekin lotutako 12 mugarri zeharkatzen ditu, eta Berriozarko Udalak babesa jaso du Antsoaingo eta Berriobeitiko Udalen aldetik ibilbidea zehazteko.

Programa osoa Berriozarko “Oroimen historiko eta bizikidetza” udal batzordeak prestatu du.

Kartel ikusi

Volver arriba