2020eko urriak 12
Udal-bandoa Santu guztien eguna
RAÚL MAIZA GONZÁLEZ, BERRIOZARKO UDALEKO ALKATE-LEHENDAKARIARENA
JAKINARAZTEN DU:
Berriozarko Udalak hil-osasunean agintari eskuduna den aldetik, jende pilaketen arriskua eta hilerrira joandako pertsonen arteko kontaktu estua ekiditeko helburuarekin eta horrela kutsatze posibleak saihestu asmoz, hainbat aholku ezartzeko beharra ikusten du:
- Ez dira bertaratuko COVID-19 gaixotasunarekin bateragarriak diren sintomak (sukarra, eztula, arnasteko arazoak, usaimen edo dastamen galera, beherakoa, eztarriko mina, ezohiko edo jatorri ezezaguneko giharreko mina) dituzten pertsonak (dagokien Osasun zentrora deitu beharko dute). Halaber, ez dira baieztatutako coronavirus kasuagatik isolamenduan dauden pertsonak edo berrogeialdian daudenak bertaratuko.
- Arrisku egoeran daudenei edo zaurgarriak direnei, jendetza gehien egon daitekeen egun eta orduetan ez joatea gomendatzen zaie.
- Azaroaren 1ean eta 2an hilerrira soilik bisitak egitera joan ahalko da eta ezin izango da plataformarik edo eskailerarik erabili (ohiko erabilerakoak ez dira eskuragai egongo). Garbiketa eta lorategi lanak aurreko egunetan egin beharko dira.
- Bisitak, gehienez 4 pertsonako taldeetan egingo dira, pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia mantenduz eta kontaktuak ekidinez (musuak, besarkadak eta bestelako maitasun adierazpenak).
- Udalak hilerriko atarian gel hidroalkoholikoa eskuragarri jarriko du eta sartu aurretik derrigorrezkoa izango da ematea.
- Hilerrian ezin izanen da jan ez eta edan ere.
- Hilerriko gehienezko aforoa 50 pertsonakoa da.