Olentzero 2013
Heme_2013
Hurrengo asteartean, abenduaren 24an, Olentzero gure herrira etorriko da. Egun horretan Berriozar Etorbidean harrera egin ahalko diogu arratsaldeko 6etan, Lantzeluze Parkearen ondoan, bai eta bera, Mari Domingi eta ondoan izango dituen karroxak, animaliak eta musika zein dantza taldeekin batera Berriozarko karriketan zehar ibili. Ibilibide hau Ilargi Parkean bukatuko da, eta bertan Olentzerok mezua irakurriko digu. Segituan nahi duten haurrek berarekin eta Mari Domingirekin egoteko aukera izango dute.