OLENTZERO
Folklorea, festak eta erromeriak
Bukatzen den urtearen sinbolo da Olentzero, ixten den aldi baten amaierarena. Batzuen ustez, Kristoren jaiotzaren mezularia da, eta, beste batzuen ustez, Kristautasun aurreko sinesmen zaharren sinboloa.
Suarekin du harreman zuzena, eta alde bakoitzean bere irudia irudikapen eta sinesmen ezberdinekin osatzen da. Berriozarren, inguruko hiri guneetan bezalaxe, Olentzeroren irudia Eguberrian jasotzen diren opariak emateari lortu izan da. Bere etorrera abenduaren 24ko arratsaldeetan ospatzen da herriko kaleetan.