Onartu egin da Berriozarko Emakume eta Gizonen III. Berdintasun Plana (2016-2023)
Heme_2016
Berriozarko Udalak aho batez onartu du Emakume eta Gizonen III. Berdintasun Plana. Proiektu honen diagnostikoan eta lanketan 50 pertsonak parte hartu dute. Plana lau esku hartze eremutan oinarrituta dago: Toki gobernamendua eta genero-zeharkakotasuna; Emakumeen aurkako indarkeria; Zaintza, erantzunkidetasuna eta eginkizunak bateratzea eta Emakumeen ahalduntzea, parte-hartze soziopolitikoa eta balioen aldaketa.
Dokumentua Udalak herrian berdintasuna lantzeko hartutako konpromisoaren erakusgarria da, zortzi urtez indarrean egonen dena.