ONCEren 2017ko Solidarioak. Hautagaitzaren lehen aukeraketa.
Heme_2017
Berriozarko Udala ONCEren 2017ko Solidarioak Hautagaitza osatzeko lehenengo zerrendan dago, duela zenbait urte ijitoen komunitatearekin egiten duen lana kontuan hartuta.
Aipatutako erakundeak urtero sustatzen du, komunitate autonomo guztietan, hainbat arlotan egindako elkartasun-lana azalarazteko deialdia. Udala administrazio publikoen sailean aukeratu dute. Epaimahaiak maiatzaren 17ko bilkuran erabakiko ditu sariak, “ONCEren 2017ko Solidarioak” maiatzaren 31ko ekitaldian banatuko direnak.