Osasun Etxea
Osasuna
Berriozarko Osasun Etxean atal hauek daude: Pazienteak Onartzeko Zerbitzua, Pediatria, Medikuntza Orokorra, Erizaintza eta Gizarte Langilea.
Osasun Etxeetan ohikoa den osasun-laguntza eta informazioa emateaz eta goizez zonan gerta daitezkeen larrialdiak artatzeaz gain, hainbat hezkuntza-jarduera bideratzen ditugu, baita osasun gaiekin lotutako lantegi eta hitzaldiak ere.
Diagnostikorako miaketa osagarriak ere egiten ditugu, hala nola, elektrokardiogramak, espirometriak, oszilometriak eta Mantoux.
Hezkuntza arloko jardueren artean azpimarratzekoa da Osasuna eta Ohitura Osasungarriak Sustatzeko Komunitate-Programan duen partehartzea. Halaber, zenbait ikerketa-programatan parte hartzen du, Predimed-plus-en, esaterako.
Zentroa Nafarroako Gobernuko Osasunbidearen menpe dago.
1. Zentroa zabalik dago 8:00etatik 20:00etara.
2. Ordua eskatzeko: Osasun Etxean bertan edo 948309404 telefonoan, 8:00etatik 20:00etara. Internetez ere hartu daiteke ordua helbide honetan: www.citasalud.navarra.es
3. Larrialdiak:
Astelehenetik ostiralera, biak barne:
Helduak
– 8:00etatik 15:20era norberaren Osasun Etxean.
– 15:00etatik 20:00etara Larrialdietako San Martín doktorea Zentroan (lehen Solchaga zena) baita Burlata, Ermitagaña eta Arrotxapeko Osasun Etxeetan ere.
– 20:00etatik biharamuneko 8:00etara Larrialdietako San Martín doktorea Zentroan.
– 15:00etatik biharamuneko 8:00etara Tafalla, Lizarra eta Tuterako Osasun Etxeetan.
Haurrak
– 8:00etatik 15:20era norberaren Osasun Etxean.
– 15:00etatik 20:00etara Larrialdietako San Martín doktorea Zentroan.
Larunbat, igande eta jaiegunetan:
Helduak
– 8:00etatik 20:00etara Larrialdietako San Martín doktorea Zentroan baita Burlata, Ermitagaña eta Arrotxapeko Osasun Etxeetan ere.
– 20:00etatik biharamuneko 8:00etara Larrialdietako San Martín doktorea Zentroan.
– 8:00etatik biharamuneko 8:00etara Tafalla, Lizarra eta Tuterako Osasun Etxeetan.
Haurrak
– 8:00etatik 20:00etara Larrialdietako San Martín doktorea Zentroan.
4. Helbidea: Kaleberri 9, 31013 Berriozar (NAFARROA)
5. Telefonoa: 948309404 / LARRIALDIAK: 948 30 94 66 / 112
6. Emakumeari laguntzeko Zentroa: Buztintxuriko E.L.Z. Tel.: 948 139094, Gipuzkoa etorbidea 39, 31012 Buztintxuri (Iruñea).