“Otsanda” txakur eskolaren txakur-erakustaldia
Heme_2015
Berriozarko Udaleko Ingurumen Arloak, “Otsanda” txakur-eskolarekin batera, txakur-erakustaldia antolatu du abenduaren 19an, larunbata, 12etan, Berriozarko Kiroldegiko kanpoko pistan.
Otsanda txakur-eskolak heziketa positiboa lantzen du; baita oinarrizko obedientzia, Cilcker, agility, disck-dog eta txakur-trebetasunak ere. Horien bidez, harreman osasuntsuak sortzen dira eta hainbat arazo gainditzen dira: txakurrak uhaletik tiratzea, banantzeak sortutako antsietatea, zaunkak, estresa, oldarkortasuna eta abar.