Pedro Irigoyen Cruchagari, Perikori, esker onez.
Heme_2015
Urriaren 24an, larunbata, Pedro Irigoyen Cruchagari, Perikori, esker ona adierazteko ekitaldia eginen da Udal Futbol-Zelaian. Ekialdia gure herriko kirol klubek eta Berriozarko Udalak antolatu dute eta 17:00etan hasiko da.
Periko, giza eta kirol eredua Berriozarren.
30 urte baino gehiago eskaini zizkion Berriozarko oinarrizko kirolari.
Gorputz eta arima aritu zen futbol eta areto-futboleko udal arduradun gisa.
Eskola Publikoko Gurasoen Elkartean lanean hasi eta gero, Kontzejuko zinegotzia izan zen, baita kirol patronatuburua ere.
Herritik kanpo ere aitortu zioten egindako ekarpena eta kirol arlokoen zein gainerakoen maitasuna jaso zuen. Nafarroako Gobernuak kirol arloko zilarrezko domina eman zion.
Bere gizatasun zabala, hurbiltasuna eta irribarrea oroipen ahaztezina izanen dira Berriozarren.