Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Preinscripción Escuela Infantil. Curso 2016-17

Heme_2016

Escuela Infantil UrtxintxaMartxoaren 1etik 16ra zabalik egonen da Berriozarko Udalaren Haur Eskolan izena emateko epea.

Ikaspostua eska dezakete 2014. eta 2015. urteetan jaiotako haurrek, baita 2016. urtean jaiotakoek ere, jaiotza maiatzaren 11 baino lehen izatea aurreikusten bada (2016/2017 ikasturtea hasi baino 16 aste lehenago).

ARGIBIDEAK ETA ESKABIDE-ORRIAK JASOTZEKO:
  • Urtxintxa Haur Eskola (Errota kalea 6), 8:30etik 11:30era
  • 012 telefonoa
  • Udaleko web orria: www.berriozar.eus
Informazio orokorra eta aurkeztu beharreko dokumentazioa

Familiendako informazio orokorra

Aurreinskripzio-inprimakia

ESKABIDEAK AURKEZTEKO:
  • Urtxintxa Haur Eskola (Errota kalea 6), 8:30etik 11:30era
2016- 2017 IKASTURTEKO DATAK:

• Aurrematrikulazioa: 2016ko martxoaren 1etik 16ra.

• Behin-behineko zerrendak argitaratzea: 2016ko maiatzaren 6an.

• Erreklamazioak aurkeztea: 2016ko maiatzaren 6tik 12ra.

• Behin betiko zerrendak argitaratzea: 2016ko maiatzaren 20an.

• Matrikula egitea: 2016ko maiatzaren 20tik 30era.

Volver arriba