Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Promoción de la lectura en euskera.

Heme_2018

IGO_irudia_hor

1001 mundu

Irakurzaletasuna sustatzeaz batera, euskarazko literatura eta herrietako liburutegiak ezagutaraztea dira egitasmoaren helburuak.

Iruñerriko hamar Udalen euskara zerbitzuak eta Euskaltzaleen Topagunearen ekimenez jarri da martxan egitasmoa eta herrietako liburutegi publikoak erdigune eta laguntzaile aktiboak izanen dira.

Martxoaren 12tik maiatzaren 31ra, jarraitu hiru pausu hauek:
1. Irakurri. Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, Berriozarko Liburutegi Publikora joan eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu.

2. Gozatu liburua irakurriz. Liburutegira itzultzean, galdetegi sinple bat bete eta gero, liburuzainak erosketa-txekea emango dio irakurleari herriko liburu-dendetan erabiltzeko.

3. Oparitu. Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.

Liburutegian jasotako txartelarekin, euskarazko beste edozein liburu %35 merkeago ordaindu ahalko da herriko liburu-dendetan (Ilargi eta Da2). Azken eguna txekea erabiltzeko: 2018ko ekainaren 10a.

Apiril eta maiatzaren bukaeran, 30 euroko erosketa-txekea zozketatuko da hil horretan parte hartu dutenen artean.

“Irakurri, gozatu eta oparitu” bideoa

Volver arriba