Punto de información sobre consumo responsable en el Ayuntamiento de Berriozar
Heme_2013
Argibide-gunea Udaletxeko atondoan egoten da berriozartarren eskura, astearte eta ostegunetan 10:00etatik 12:00etara.
Berriozarko Udalak, 2012. urtean, 60.100 euro gorde zituen Garapenerako Lankidetzarako Programak laguntzeko, toki entitatearen aurrekontu arruntaren %1. Berriozarko Udalak eta “Suma con Causa” Elkarteak 2013ko ekaina arteko lankidetza hitzarmena sinatu dute.
Hitzarmenari esker, aipatutako elkarteak argibide-gunea jarriko du Udaletxean, berriozartarrei kontsumo arduratsuari eta bidezko merkataritzari buruzko informazioa emateko. Jendea hartzeko orduak: astearte eta ostegunetan 10:00etatik 12:00etara.
Bestalde, berriozartarrek galderak egin diezaizkiokete “Suma con causa” elkarteari honako helbide elektroniko hau erabiliz: consulta@sumaconcausa.org