Santa Agataren abesbatzak
Heme_2016
Otsailaren 4an, osteguna, Santa Agataren abesbatzak Berriozar kalez kale ibiliko dira.
Ibilibidea arratsaldeko 6etan hasiko da Kiroldegian eta herriko denda eta tabernetan puskabiltza eginen dute, herriko txistulariek eta gaitariek lagunduta. Bukatzeko bildutakoak Zulo Alai Elkartean janen dituzte.