SOKATIRA BERRIOZARREN
Heme_2012
Heldu den larunbatean, azaroak 24, jokatuko da Berriozarren Nafarroako Sokatira

BKE-Berriozar Kirol Elkartea
Txapelketako azken jardunaldia.
Bertan gizonezkoek 600 kg azpitik neurtuko dituzte indarrak eta talde mistoek 420 kg azpitik.
Gizonetan Berriozar, Amaiur, Basaburua-Imotz eta Txantrea izanen dira parte hartuko duten taldeak. Lehenengo jardunaldiaren ondoren Berriozar dugu nagusi eta bigarren postuan berdinduta daude Amaiur eta Basaburua-Imotz.
Talde mistoak hiru gizonezko eta hiru emakumezkok osatuko dituzte. Lehiaketa horretan ere Berriozar dugu sailkapen buru Imotz, Amaiur eta Basaburuaren aurretik.
Data: Azaroak 24, larunbata
Ordua: 18:00
Legua: Berriozarko Kiroldegia
Etor zaitez Berriozar animatzera!!!