Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Txakurren txertaketa eta identifikazioa

Heme_2013

Txakurren identifikazioa egiteko eta amorrukontrako txertoa jartzeko data eta ordua honakoak izanen dira: Ekainaren 20an, 9:30etik 10:30era.

Identifikazioa eta amorrukontrako txertoa 4 hilabete baino gehiagoko txakurrei jarri behar zaizkie. Azken 2 urte hauetan txertorik jaso ez duten txakurrak ere txertatu behar dira (94-IX-19ko F.A. / 94-X-5eko NAO).

Eraman beharreko agiriak:

– Jabearen N.A.

– Txakurraren identifikazio-txartela (aldez aurretik egina badauka).

– Txakurrak lotuta eta muturrekoa jarrita eramanen dira.

Prezioak (BEZa barne):

Txertaketa eta identifikazioa…………………………… 39,50 €

Amorrukontrako txertaketa …………………………….. 17,80 €

Jabearen aldaketa………………………………………….   8 €

Lekua: Gipuzkoako etorbidea 17, etxabea.

Berriozar, 2013ko ekainaren 10ean.

Volver arriba