“Txistu J Olé” kontzertua
Heme_2016
Txistujole proiektua Zizur Nagusiko, Orkoien-Oltzako eta Berriozarko Musika Eskoletako txistu taldeek sortu dute. Helburua izan dute, ikuskizun eder bat sortzeaz gain, txistuaren irudi ezohikoa eskaintzea. Horretarako, haien herrietako hainbat elkarteren laguntza izan dute; proiektuaren inguruan sortutako elkarlan horren emaitza izan da harreman sendo eta hobea. Izan ere, kultura adierazpen ezberdinak hurbildu nahi izan dituzte, euskal dantzariak eta flamenko dantzariak, esaterako.
Eskainiko dituzten hiru kontzertuetan parte hartuko duten musikari eta dantzariak: Berriozar, Zizur, Orkoien-Oltza, Orreaga eta Barainaingo Musika Eskoletako txistulariak eta erritmo-atala; Berriozarko Hulargi, Orkoiengo Baietz eta Zizurko dantzari txikien dantza taldeak; Dtakon dantza flamenkoko taldea; Zamora anaiak; Angel Ocray flamenko-kantaria eta Piti gitarra flamenkoaren jotzailea.
Kontzertuen egunak, orduak eta lekuak:
•Apirilaren 29an, arratsaldeko 7 etan, Orkoiengo Kultur Zentroan.
•Apirilaren 30ean, arratsaldeko 7 etan, Berriozarko Entzunaretoan.
•Maiatzaren 7an, arratsaldeko 7etan, Zizur Nagusiko Kultur Etxean.