Txori Zuri Dantza Taldea
Elkarteak
Txori Zuri Dantza Taldea elkartean 20 kide daude gaur egun (16 eta 30 urte artekoak). Dantza Taldea 1979. urtean sortu zen. Ordutik hona euskal kultura zabaltzeko lan egin du, euskal folkloreko dantza tradizionalak, hain zuzen.
Dantza saio gehienak Berriozarren egiten ditu taldeak, baina herritik kanpo ere aritua da: Euskal Herriko beste herri batzuetan, baita Katalunia eta Frantziako batzuetan ere. Dantzari Egunetan eta folklore-jaialdietan parte hartzeaz gain, ikastaroak eskaintzen ditu eta herrietako jaietan, ezkontzetan, omenaldietan eta bestelako ekitaldietan parte hartzen du.
Taldea parte hartu nahi duten guztiei zabalik dago, batez ere Berriozarkoei edo dantza talderik ez duten inguruko herrietakoei.
Telefonoa: 660761375
E-Posta: txori_zuri@hotmail.com
Web orria: http://www.txorizuri.org