Udalaren Hiritarrendako Telefono Bidezko Laguntza Zerbitzua (012)
<< UAB
Web honetako informazioaz gain, Berriozarko Udalak 012 Telefono bidezko Laguntza Zerbitzua eskaintzen die hiritarrei.
Zeintzuk dira 012 Telefono bidezko Laguntza Zerbitzuak eskaintzen dituen zerbitzuak?
- Katastroaren eta Biztanleen Udal Erroldaren ziurtagiriak, bizitzeko eta bizikidetzako ziurtagiriak, e.a. eskatzea. Horrez gain, honako ordainagirien kopiak ere eskatzea, ordaintzea edo helbideratzea: Zirkulazioaren edo Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergarena, Katastroarena…
- Ikastaroetan izena eman eta sarrerak erreserbatzea, Udalaren eskaintzaren arabera.
- 012 zerbitzuaren barruan dauden herrien udal informazioa: zerbitzuak, kultur eta kirol agenda, espedienteak tramitatzea, ordenantzak, zergak, ikastaro eta beken eskaintza, enplegu deialdiak, lehiaketa publikoak, e.a.
- Honakoari buruzko informazioa: oinarrizko horniduren enpresen izapideak (telefonoa, gasa, elektrizitatea eta ura); Nafarroako Gobernuaren izapideak; osasun, hezkuntza, garraio eta aisialdi zentroak eta zerbitzuak; elkarteak; eta abar.
- Zerbitzuekiko kexak aurkeztea, iradokizunak egitea edo Udalerriarekin loturiko gaiak jakinaraztea.
Zer egin behar da 012 Telefono bidezko Laguntza Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko?
- Nafarroan aski da hiru zenbaki markatzea: 0, 1 eta 2. Nafarroatik kanpo: 948 217 012
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:00etara
- Uztail eta abuztuan: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00etara.
- Deiaren zenbatekoa: 0,34 € (57 pzta.) telefono finkotik, eta 0,36 € (60 pzta.) telefono mugikorretik, iraupena edozein dela. (Telefónica konpainiaren tarifak dira; bestelako operadoreak, kontsultatu).
Hiritarrendako Telefono bidezko Laguntza Zerbitzua INFO-LOCAL Proiektuaren barne dago. Proiektua Toki Administrazio Departamentuko Kalitate eta Modernizazio Zerbitzuak eta ANIMSAk elkarlanean kudeatzen dute.
Proiektuaren helburua hiritarren eta udalen arteko harremanak erraztea da, eskura dituzten bitarteko teknologiko eta telematikoak erabiliz:
- 012 telefonoa.
- Bitarteko telematikoak, web orria, e-posta, informazio kioskoak, teletestua, e.a.
- Aurrez aurreko harrera: udaletxeetako Hiritarrendako Laguntza Zerbitzuko bulegoetan.
Hona INFO-LOCAL Proiektuari atxikitako udalak:
Adios, Aezkoa, Aguilar Kodeskoa, Agoitz, Altsasu, Antsoain, Aranguren, Atarrabia, Auritz, Barañain, Bera, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Cabredo,Castejon, Corella, Deierri, Eguesibar, Elo, Eneritz, Erriberri, Erroibar, Esteribar, Gares, Ibargoiti, Itzagaondoa, Lapoblacion, Larraun, Legarda, Leitza, Lekunberri, Lesaka, Lizarra, Lizoainibar, Los Arcos, Marañon, Martzilla, Meano, Muruzabal, Noain (Elortzibar), Obanos, Tafalla, Tirapu, Ukar, Untzitibar, Urrotz, Uterga, Uharte, Valtierra, Viana, Villafranca, Zangoza, Zizur Nagusia eta Zizur Zendea.
Udal hauen populazioa 200.000 biztanlekoa da.