Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Udalaren oharra: “Aurten inoiz baino errazagoa da Euskaltegira joatea.”

Heme_2015

berriozarko_udal_taldeak_auzalor_150922_2webEuskara ikastea esperientzia bikaina izan da pertsona heldu asko eta askorentzat, horregatik, Berriozarko Udalak berriozartar guztiak animatzen ditu urrats bat aurrera ematera eta irail honetan gure herriko Euskaltegian izena ematera.

Berriozarko Udala elkarlanean aritzen da Aek-ren Auzalor Euskaltegiarekin (Errekaldea k. 4, 948300602 / 607601400) eta ikasteko bekak eskaintzen dizkie herritarrei ikastaroek sortutako gastua neurri batean finantzatzeko, baita mintzapraktika egiteko Mintzakide programa ere Euskaltzaleen Topagunearekin batera.

Urteetako esperientziari esker, Euskaltegiek ikasteko metodo dinamikoa eta komunikatiboa eskaintzen diete ikasleei eta, horren ondorioz, berehala hasten dira euskarak eta bere kulturak eskaintzeko duten guztiaz gozatzen. Bestalde, zentroek gero eta aukera gehiago lantzen dituzte pertsona bakoitzaren ezaugarri eta beharrei erantzuteko.

Horregatik guztiagatik, esan dezakegu aurten inoiz baino errazagoa dela Euskaltegira joatea. Galtzen utzi ezin den aukera bikaina, dudarik gabe.

(Udal talde guztiek bat egin dute adierazpen honekin. Argazkian udal taldeetako ordezkariak.)

Volver arriba