Urtxintxa Haur Eskolaren “ate zabalik” eguna
Heme_2014
Otsailaren 26an, arratsaldeko 5etan, Berriozarko Entzunaretoan eginen dugun “ate zabalik” egunera gonbidatzen zaituztegu. Jarraian Urtxintxa Haur Eskola bisitatuko dugu.
Berriozarko Udaleko Haur Eskolako Proiektu Pedagogikoa eta heziketa taldea ezagutu ditzazuen nahi dugu.
Topaketa hau 2014-2015 ikasturtean aurre-inskripzioak eginen dituzten familiei zuzendua dago, baita Eskolan dauden familiei ere.
Zuen zain egonen gara. Agur bero bat.
Eskolako Heziketa Taldea.