Xaldun Kortin. Euskarazko haur abesti eta ipuinen ikastaroa.
Heme_2014
“Xaldun Kortin” gure herrietako ahozko tradiziotik bildutako euskarazko kanten eta
ipuinen bildumarik hoberenetariko bat da. Laster aukera eskainiko da Berriozarren argitalpeneko edukiaz gozatzeko eta ikasteko, Xaldun Kortin ikastaroa antolatu baita Berriozarren:
3 saioak Berriozarko Kulturgunean eginen dira (Etxaburua k.)
Urtarrilaren 19 eta 26an: 14:45-16:15 (HELDUAK SOILIK)
Otsailaren 2an: 16:30-18:00 (HELDUAK ETA HAURRAK)
Interesa duten pertsona guztiak joan daitezke ikastarora, euskaldunak izan edo ez. Batez ere gurasoei begira antolatuta badago ere, interesgarria izan daiteke beste pertsona askorentzat ere: haurrekin lan egiten dutenentzat, gurasogaientzat, senideentzat…
Izen ematea: deitu edo mezu elektroniko bat bidali Udaleko Euskara Zerbitzura (948300359 / euskara@berriozar.es), izena eta telefono zenbakia adierazita.
Azken eguna: urtarrilak 16.