Zuhaitzaren eguna: martxoak 14, larunbata
Martxoaren 14an, goizeko 11etan, nahi duten guztiek parte hartu ahalko dute Zuhaitzaren Eguneko jardueretan.
Zuhaitzen landaketa familiarekin, taldeka edo elkarte baten izenean egin ahalko da. Aurten aukeratutako lekua Mendialdea I eta II Eskoletako parkinaren ondoko larrea da, Naturaren Gelaren ondoan, hain zuzen.
Izena emateko deitu 012 telefonora edo egin eskaera gure webguneko lotura honetan: (Egin klik hemen). Epea: martxoaren 4tik 11ra.
Obra eta Lorezaintza Zerbitzuak landareak eta behar den tresneria jarriko ditu jendearen esku. Hala ere, tresneria eramateko aukera duenari eramateko gomendatzen diogu, Udalak jarriko duena denontzako nahikoa izanen ez delako.
Anima zaitez eta parte hartu! Zure laguntza beharrezkoa da Berriozar jasangarria lortzeko.