Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Zuhaitzaren eguna: Martxoak 21

Heme_2015

Martxoaren 21ean, goizeko 11etan, nahi duten guztiek parte hartu ahalko dute Zuhaitzaren Eguneko jardueretan.

Zuhaitzen landaketa familiarekin, taldeka edo elkarte baten izenean egin ahalko da. Aurten aukeratutako lekua Mendialdea I eta II Eskoletako parkinaren ondoko larrea da, Naturaren Gelaren ondoan, hain zuzen.

Obra eta Lorezaintza Zerbitzuak landareak eta behar den tresneria jarriko ditu jendearen esku. Hala ere, tresneria eramateko aukera duenari eramateko gomendatzen diogu, Udalak jarriko duena denontzako nahikoa izanen ez delako.

Zure laguntza beharrezkoa da Berriozar jasangarria lortzeko.

Volver arriba