Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Zuhaitzaren eguna martxoaren 13an, igandea.

Heme_2016

arbol_imagenMartxoaren 13an, igandea, goizeko 11etan, nahi duten guztiek parte hartu ahalko dute Zuhaitzaren Eguneko jardueretan.

Zuhaitzen landaketa familiarekin, taldeka edo elkarte baten izenean egin ahalko da. Aurten Igerilekua izan da landatzeko aukeratutako lekua. Bertara Kiroldegiko kanpoko pista estalitik sartuko gara.

Izena emateko deitu 012 telefonora edo egin eskaera www.berriozar.eus webgunean. Epea: martxoaren 2tik 9ra.

Obra eta Lorezaintza Zerbitzuak landareak eta behar den tresneria jarriko ditu jendearen esku. Hala ere, tresneria eramateko aukera duenari eramateko gomendatzen diogu, Udalak jarriko duena denontzako nahikoa izanen ez delako.

Zuhaitzak landatu eta gero, Lantxotegi Elkarteak prestatutako otamena eskainiko da.

Anima zaitez eta parte hartu! Zure laguntza beharrezkoa da Berriozar jasangarria lortzeko.

Kartela ikusi.

Volver arriba