2012KO JAIAK IRAGARRIKO DITUEN KARTELA AUKERATU DA
Heme_2012
2012ko Jaietako Kartela zein izanen zen erabakitzeko epaimahaia ekainaren 26an bildu zen eta
sariak honela ematea erabaki zuen:
Lehenengo saria “Botxak” izeneko kartelari, Ana Valderramarena. Saria: 600 €. Kartela abuztuaren 29tik irailaren 2ra ospatuko diren Berriozarko jaien irudia izanen da. Epaimahaiaren ustez, aukeratutako gaia oso egokia da, botxak Berriozarko herri-jolasa baita; horretaz gain diseinua oso garbia da eta konposaketa egokia. Ezaugarri horiek indar handia ematen diote lanari. Bestalde, botxen kolore gorriak behar zuen jai giroa eman dio kartelari.
Tokiko lehen saria (300 euro): “Katutxoak ihes egin dit” Eusebio Medinarena.
Helduen accesita: “Berriozarren jaitxoa dago”, Jennifer Oyareguirena.
Haurren lehen saria: “Su artifizialen gaua”, Amanda Arangurenena.
Lanak Kulturgunean izanen dira ikusgai abuztuaren 16tik 29ra. Sariak Udaletxean banatuko dira jaien lehenengo egunean, txupinazoa bota aurretik.