Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2017ko jaien aurreko egitaraua

Heme_2017

Abuztuaren 30ean hasiko diren herriko jaiak hurbiltzen ari dira eta, girotzen hasteko, Berriozarko Udalak jaien aurreko egitaraua prestatu du, kultur eta kirol jarduerek osatua.

Botxa-txapelketa, kaleko antzerkia eta musika, erakusketak, peñen jarduerak eta kirol jarduerak dira herritarrei Udalak eta herriko elkartek eskainitakoak.

Abuztuaren 16tik 29ra Kiroldegian ikusgai egonen dira Jaietako Kartel Lehiaketan eta “Irudi bat bazterkeriatik berdintasunera” Argazki Lehiaketan aurkeztutako lanak.

“BLUSENEA BIG BAND” musika taldearen kontzertuak zabalduko du emanaldien egitaraua, abuztuaren 23an, 20:00etan, Euskal Herria plazan. Plaza berean “THE CORLEONE’S” taldeak kontzertua emanen du ostegun 24an, 20:00etan ere bai. Kontzertua baino lehen, 19:00etan, indarkeria matxista salatzeko banderatxoak egiteko lantegia izanen da, Euskal Herria plazan.

Beste herri batzuekin batera antolatzen den egitarau mankomunatuak kaleko bi antzerki ikuskizun ekarriko dizkigu. Abuztuaren 25ean Etiopiako FECAT CIRCUS taldeak “The rise of the full moon” ikuskizuna eskainiko du Eguzki plazan 20:00etan eta igandean, hilak 27, ANDREA FIDELIOk “On air” ikuskizuna (Eguzki plazan, 20:00etan).

Astelehen 28an dantza ikuskizuna eskainiko du Burlatako LARRATZ dantza taldeak, Eguzki plazan, 19:30ean hasita. Jarraian, 20:15ean, “KARRIKADANTZA” herri-dantzen emanaldia antolatu da, parte hartu nahi duten guztiei irekita. Musika zuzenean joko dute.

Kirol jarduerek osatuko dute egitaraua. Abuztuaren 26an, larunbata, “Ezkaba Eliminatrail” kirol probaren bigarren edizioa antolatu da. Ezkaba mendira igoko dira kirolariak, Mendialdea Eskolatik goizeko 10:00etan hasita.

Igande 27an haurren lauko futbol txapelketa izanen da Berriozar, Atarrabia, Arrotxapea eta Iruñeko taldeekin, futbol zelaian, 9:30ean hasita. Arratsaldean “Polque” pilota txapelketako partidak jokatuko dira Kiroldegiko pilotalekuan. Gazteen mailan, Expósito eta Ibarloza arituko dira Lizarrako abuztuaren 6ko partidako irabazleen aurka eta, amateur mailan, Salaberria eta Mariezkurrena I.a Lizarrako abuztuaren 6ko partidako irabazleen aurka.

Aurten, lehendabiziko aldiz, Peñen Eguna antolatu da larunbat 26an. Goiz osoan hainbat jarduera izanen dira Mendialdea Eskolako eremuan; eguerdian herri bazkaria Eskolan bertan eta, jarraian, musikak lagunduta, futbol zelaira abiatuko dira rugby erakustaldia ikustera. Bukatzeko, peñen arteko txapelketaren finalaurrekoak jokatuko dira Ilargi pistan, 19:00etatik aurrera.

Egitaraua ikusi.

Volver arriba